BESTELAKOAK

Futbolaren inguruan letren bidez

Letrak eta futbola dira protagonista beste behin. Bilbo aldean, bost eguneko (martxoaren 18tik 22ra), kultur topaketak Geuria! San Mames Kirol Tabernan antolatu dituzte. Futbolean eta letretan adituek diren askok parte hartuko dute.

Atzoko egunean, Marwan, Antonio Agredano eta Ray Lorigaren eskutik, Futbola eta Musika gaiarekin hasi zen ekimena.
Gaur, asteartea, Miguel Gutierrezek eta Antonio Pachecok idatzitako liburuaz, Saber y Empatar arituko dira Julian Lopezekin.
Asteazkena, Futbola, Osasun Mentala eta Narratiba izango da Ander Izagirre eta Zuhaitz Gurrutxaga bikoteak emango duten hitzaldia, Subcampeón liburuaren harira. Ander Izagirre egungo literatur panoramako kazetari eta idazle interesgarrienetako bat da. 2017 eta 2023ko Euskadi Literatura Sariak jaso zituen saiakera kategorian. Zuhaitz Gurrutxaga futboleko jokalari profesional ohia, telebistako aurkezle eta bakarrizketagile moduan ibiltzen da.
Hilaren 21ean, Kirola, Haurtzaroa, Ametsak eta Amesgaiztoak gaia aztertuko dute Carlos Marzal eta Joan Jordi Miralles idazleek.
Azkenik, ostiralean, Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axpe bilduko dira jardunaldiak amaitzeko, eta Los narradores del fútbol gaian sakontzeko.

Ekitaldiarekin lotutako informazio guztia webgune honetan eskura daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button