IKUS-ENTZUN

“Fuerza Vital” zine aldizkaria, orain Interneten

Fuerza Vital aldizkari-blog formatuan iritsiko da. Hala, artikuluak asteotan Interneten azalduko dira, egunean bat, 11:00etan, hain zuzen ere. Testuok, besteak beste, Guillermo Moracia, Julen Agirre, Tamara García, Marcos García-Ergüín, María Glück eta Karlos Martinezek egin dituzte.

Argitalpen hau ohiko zine hilabetekarien erantzun gisa sortu zen. Orain arte sei ale plazaratu dituzte, eta azkena EHUko Arte Ederretako Marrazki Sailak finantzatu du. Izan ere, fakultate horretatik igaro diren hainbat pertsonek kolaboratzen dute.

“Badakizue, kolaboratzaileak filmak bidaltzen dizkiete elkarri, eta gero eurek aukeratu ez dituzten film horien inguruan idatzi behar dute… Godard esku bitxietan erortzen da, eta, era berean, Houston gustuko duen kolaboratzaile bati egokitzen zaio. Irakurtzera!”.

Testuan oinarrituriko filmen iruzkinak biltzen ditu aldizkariak, irudirik gabe, beti ere, espiritu eklektikoa nagusitzen delarik. Hala, 90eko hamarkadako Z Ataleko filma, zein arte eta entseguko obra jaso ditzake kolaboratzaileak. Film horien kritikak inolako irizpide barik hautatzen dituzte: kolaboratzaileek proposamenak botatzen dituzte, baina proposamen hori hirugarren kolaboratzaile baten eskuetara irits daiteke. Beraz, irizpiderik egotekotan, zoria bera dela esan daiteke. Kolaboratzaileen arteko sare kaotiko horretan 30 zine zale izaten dira batez beste.

Nontzeberriko Ezlekubat atalean Fuerza Vital argitalpenaren editore den Jorge Nuñez editoreari eginiko elkarrizketa jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button