MUSIKA

"Poltsiko musika" gaur hasiko da musika estilo anitzeko fusioarekin

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako programak zenbait joera berri hurbildu nahi dizkie ikus-entzuleei, bertako taldeek eskainitako formatu txikiko kontzertuetan. Sarrera librea izango duten bost emanaldi eskainiko dira, urrian, Abandoko barrutian.

Gaur da lehen emanaldia Buenos Aires 4 Tango eta Marcelo Mercadanterekin. Argentinako musika herrikoiaren erritmorik kuttunenak erakutsiz, tangoa, milonga eta bals kreola, Eloy eta Marina dantzarien koreografia eta betiko Buenos Airesen irudia, ikuspegi bikaina erakutsiko du ekimenak.

Berrikuntza gisa, gitarraren inguruan sortzen diren musika guztiei eskainitako Mila Musika Haria zikloa (urriak 22) eta gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako musika tresna horretarako erritmo eta harmonia brasildar tailerra antolatu dira.

Parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak izango dira:
urriaren 8an, The Hot Wok; urriaren 15ean, Bukra Ensemble izango du protagonista. Uriraren 22 eta 23an Brasilgo Kubako eta Argentinako musika izango dira kontzertuen ardatzak. Urriaren 29ko protagonista Jose Maria Molero izango da. Flamenkoaren profesionalen inguruan izen handia duen musikariak kontzertu didaktikoa eskainiko du.
Poltsiko musika ekimenaren seigarren edizioa urriaren 30ean itxiko da, El Carmen aretoan, arratsaldeko 20:30ean, eskainiko den saio berezian. Saio horretan, beste erritmo batzuen artean, jazzetik, flamenkotik eta Karibeko musikatik datozen sei gitarra jotzailek hartuko dute parte. Musikari horiek guztiak Mila musika haria Ensamble taldean elkartu dira.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button