ARTEA

“From Work” izeneko argazkiak, Artiumen erakusgai

Artiumek, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak, Mirari Echávarri artistaren From Work izeneko argazki-saila erakutsiko du. Argazki horiek saria jaso dute GetxoArteren azken ekitaldian, eta Getxoko Kultur Etxeak eta Artium Fundazioak duten lankidetza-hitzarmenak ahalbidetu du erakusketa.

From Work sailean, Echávarrik (Iruñea, 1988) era askotako lan-prozesuak dokumentatzen ditu, eta baita eguneroko bizitzako eszenak ere. Honela azaltzen du artistak berak: «beste hiri batean finkatu ondoren denbora nola kudeatu, hori da proiektu honen oinarrian dagoen kezka nagusia. Lehen fase batean, eginkizun (ordaindu zein ordaindu gabeko) baten eta aisialdiaren artean banatzen da denbora hori, baina gero eta zailagoa egiten da lanaren (emankorra, ugalkorra, ez-emankorra) eta aisialdiaren artean bereiztea. Muga lauso horiek aztertzea erabaki nuen argazkien bidez eta nire esperientzian oinarriturik”.

Artistak liburu batean argitaratu du From Work argazki-sorta, artistaren eta Maite Garbayo ikertzaile eta arte-kritikoaren testuekin batera.

Beste aldetik, GetxoArtek antolaturiko beken izen-emateko epea luzatu da azken egunotan, eta hori dela eta, interesdunek irailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button