BERTSOTAN

“Errimak oinetan”, dantza eta bertsolaritza

Errimak oinetan ikuskizunean dantza eta bertsolaritza uztartuko dituzte Haatik dantza-konpainiaren dantzariak, azaroaren 20an, 20:00etan, Bilboko BBK aretoan.

Nola adieraz ote daitezke dantzaren bidez bertsoak sortzen dituen emozioak? Erantzuna datorren azaroaren 20an, BBK aretoan Haatik konpainiak emango duen Errimak oinetan dantza-ikuskizuna ikusitakoan izango duzue.
Bertsoek eragindako emozioak eta sentipenak dantza bihurtuko dituzte Haatik dantza-konpainiaren Sustrai Kolina, Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaraville dantzariek.

Errimak oinetan ikuskizunaren 40 emanaldi inguru egin dituzte Euskal Herri osoan zehar. Obra Aiert Beobide dantzariak zuzentzen du, eta bertan arte-hizkuntza berriak bilatu nahi ditu, euskal dantza tradizionala eta estilo garaikidea nahastuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button