ARTEA

“Emakumeak & Arkitektura” erakusketa, Añorgan

Añorgako Museum Cemento Rezolaren XV. Urteurrenaren ondutako egitarauaren harira, arcVision Prize, Emakumeak & Arkitektura erakusketa paratu dute; otsailaren 27ra bitarte dago zabalik.

ArcVision Prize emakume arkitektoei urtero zuzendutako saria da, eta erakusketan, 2013, 2014 eta 2015eko sarietan parte hartu duten 16 arkitektoren lanak daude ikusgai.

Arkitektook aurkeztutako lanak balio humano, ingurumen eta iraunkortasun ekonomikoaren isla dira. “Baldintza bereziki zailetan lan egiten duten arkitekto emakumeek izaten dira sari honen hautagai ohikoenak; bai proiektu mota eta irismen aldetik, nola bizi eta lan egiten duten testuinguruaren aldetik”.

Informazio gehiago: museumcementorezola.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button