IKUS-ENTZUN

“Francia Inédita” zinema zikloa, Bilbao Arten

Maiatzean, gaur hasita, Frantziako zinemagintzak eman dituen filmik berrienak eta originalenak bilduko ditu Bilbao Artek, Francia Inédita zinema zikloaren bidez.

Frantzian egiten den zinema osasuntsu dabil, hala eta guztiz ere, bere filmik interesgarrienetako batzuk zirkuitu komertzial ohikoetatik kanpo gelditzen dira.
Orain, Institut Français eta Bilbao Arte entitateen artean ondua, Francia Inédita zinema zikloarekin gozatu ahalko da Bilbon, bertako zinema ineditoa ezagutarazteko helburuarekin.

Gaur berton izango da lehen saioa, 17:00etan eta 19:00etan, Coup de Chaud, (Raphaël Jacoulot) filmarekin. Uda batean, herri lasai batean, Josef Bousou txatar-biltzailearen semea herrian agertzen da, eta dena aldatzen da bere gorpua aurkitzen dutenean.

Hurrengo saioak honakoak izango dira: Les châteaux de sable (Olivier Jahan, maiatzak 10);  Le beau monde (Julie Lopes-Curval, maiatzak 17); Brooklyn (Pascal Tessaudt, maiatzak 24); eta Pas son genre (Lucas Belvaux, maiatzak 31).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button