ARTEA

“FotoArte”, jarduera artistikoari buruzko argazki lehiaketa

Gasteizeko FotoArte jarduera artistikoari buruzko argazki lehiaketa da, eta urtero gai bat proposatzen du; 19. edizio honetan, “antzerkia” izango da gai hori. Lanak aurkezteko epea martxoaren 18an amaituko da.

Edozein argazkizalek hartu ahal du parte (18 urtetik gorako edozein pertsona). Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu; berak egindakoak eta beste lehiaketa edo proiektu batean saritu gabekoak. Bi argazki baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.
Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak epaimahaia izendatuko du, hiru pertsonek osatua. Argazkigintzari lotutako pertsonak izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Banatuko diren sariak, honako hauek dira: Lehen saria, 1000 €; Bigarren saria, 700 € eta bertako artistaren saria, 400 €. Gainera bi accesit emango dira 150 eurokoak. Sari banaketa maiatzaren 30ean izango da, 19:00etan, El Pilar gizarte etxean.

Jasotako lan guztien artean, epaimahaiak 32 lan aukeratuko ditu, eta 2024ko bigarren lauhilekoan erakusketa kolektibo batean erakutsiko dira, Gasteizko gizarte-etxeetako erakusketa-aretoetan.

Parte hartzeko baldintza guztiak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button