ARTEA

Imanol Bengoetxearen erakusketa monografikoa, Iruñean

Maiz, modu batean edo bestean, artista batzuen obra ez da plazaratu eta errekonozitu, baina zalantza izpirik ez dago horietariko asko benetako artistak direla. Horrelako kasu bat Imanol Bengoetxea Barasoaingo artista argitaragabe eta desagertu horren lanarekin gertatu da.

Orain, eta datorren uztailaren 19ra arte, Iruñeko Mistoen Eraikinean bisitatu daiteke bere  erakusketa monografikoa. Artista 1994an zendu zen, eta bere obra  familiaren etxeko sotoan gordeta egon da, eta orain, obra hori guztia ezagutarazi nahi izan dute.

Bengoetxeak ez zuen prestakuntza arauturik jaso baina erabateko artista sortzailea, berritzailea eta artega izan zen. Bere nortasun eta izaera indartsuak ezaugarri espresionista eta sinboliko nabariak utzi zituen obran islaturik.
Erakusketa horretan 210 artelan bildu dituzte, horien artean 134 margolan, 32 marrazki, 31 eskultura eta berak esku hartutako 37 objektu.

“Etxeko sotoa gotorleku eta aterpe bere-berea bihurtu zuen artistak, ageriko harri bernizatuzko hormetan artelanak paratu eta horri esker atmosfera koloreaniztuna sorturik. Erakusketarako Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairua aukeratu da artistak lanak margotu eta biltzeko baliatzen zuen lekuarekin duen antzekotasunagatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button