MUSIKA

Folk, pop eta rock estiloak nahastuz

Patrice Dumora musikariak Bobi izeneko lana kaleratu du. Folk, pop eta rock estiloak nahasten dituzten kantuez osatua da disko eklektiko hau eta, bakoitzak, bere bidaia propioa dakar barnean. Gineatik etorritako Amadourena edota gerlatik itzulitako soldaduarena bezala.
Disko hau, barruraino sartzen den horietakoa da. Patrice Dumoraren unibertsora bidaia da Bobi, bere estilo pertsonala eta ahots paregabeaz gozatzeko aukera berri bat.

Patricen lanari aberastasun erraldoia ekarri dioten musikariak honako hauek izan dira: Frederic Gaillardet pianoan, Maddalena Luzzi eskusoinua eta ahotsak, Raphaël Ferreira baxuan, Pierre Sangla baterian eta ahotsak, eta Romain Larregain gitarran.
Beste aldetik kantuetako letrak Amets Arzalluz, Ortzi Idoate eta Beltzane Obanos adituek egin dituzte.
Paxkal Etxeparek grabaketa eta nahasketa egin ditu, Lorentxa Saraguetak lan grafikoa, eta Odei Barrosok (Alkimia Productions), Teasera eta bideoklipa.

Egunotan Euskal Herrian barna dabil kontzertuak ematen. Aste honetan, 26an, Portugaleten izango da; 27an, Santurtzin; abenduaren 1ean, Iruñean; 03an, Baionan; eta 11n Durangoko azokan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button