ESZENA

Dantza-performancea, La Fundicion aretoan

Sevillako Maria Cabeza De Vaca-k Una forma fácil de acabar con todo izenburua duen bakarkako dantza-performance emanaldia egingo du Deustuko La Fundicion aretoan asteburuan, apirilaren 19an eta 20an, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Louise Bourgeoiss artistaren 7 easy ways to end it all testu  laburrean ardaztua, existentziaren inguruko gogoeta da, umorearen ikuspegitik abiatuta. Bourgeoiss-en testua suizidioari buruzko lana da, eta amaieraren kontzeptua jorratzen du formaren eta  argumentuaren aldeetatik. Amaieraren kontzeptua bai etapa ezberdinek ixteko elementu gisa, bai aldaketen eragile gisa.

“Bizitzako une nahasiei, lehergarriei, suntsigarri eta elektrikoei (apurtu, zikindu, moztu, suntsitu) buruzko pieza baikorra da, une horiek baitira aldaketak ahalbidetzen dituztenak, ondo kudeatuz gero.  Azken finean, borrokan jarraitu ahal izateko geure burua berrasmatzeko beharrizanaz hitz egiten du”.

Hala, obra umorearen eta iluntasunaren artean kokatzen da, esparru tragikoan, baina baita komikoan ere, kontraesanez josia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button