BESTELAKOAK

Feministaldia, kultura feministaren jaialdia

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean kultura feministaren jaialdia egingo da Tabakaleran, Ahoa narras lelopean, eta bertan kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoak bilduko dira berriz.

Ahoa narras leloa oinarri hartuta, feminismoetan pil-pilean dauden gaietan sakonduko du  jaialdiak: “norabide berri horretan ahoa -normalean gorputzaren goialdean edukitzen duguna- lurrera eramango dugu; herrestan dabiltzanen eta ibili direnei tartea egin nahi diegu, azala bidean eraldatzen dutenei”. Aurtengo jaialdirako sortutako testuan jaso bezala, “arrastaka doazenek, kanporatuek, zikinek, urdangek uzten duten arrastoa” ikusarazi nahi dute. Era berean, narrasean dabiltzan horien “potentzia eraldatzailea” ere goraipatuko dute: “Erori eta arrastatu egiten gara, zikindu, detrituekin nahastu eta jolasten gara, materiekin esperimentatu egiten dugu horiek sakonera eramateko, misteriotsua denera, desiragarria denera, irudimenez lepo dagoenera, potentzia eraldatzailez gainezka dagoen horretara eramateko”.

Betiko legez, makina bat jarduera antolatu dira jaialdian, tartean, hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak, sung poetry emanaldiak, eta abar. Orotara, 25 artista, aktibista eta pentsalaritik gora izango dira Feministaldian: Eulalia Valldosera, Paloma Chen, Yan Juang, Itziar Reguero, Mijo Lizarzaburu, Namorada kolektiboa, Eneka Fernandez, Leire Ibarguren, Elena Aitzkoa, Eddi Circa, ….

Egitarau osoa feministaldia.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button