BERTSOTAN

Bizkaiko Taldekakoa ekinera bitartean

Aurten 30 taldek eman dute izena, eta hiru fasetan jokatuko da txapelketa; finala, ekainaren 3an izango da. Ekimenaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak aktibatu eta indartzea da.

Diogun moduan 30 taldek eman dute izena Taldekakoan, eta 200 parte-hartzailetik gorak parte hartuko du txapelketan. Guztira 200 lagunetik gora ibiliko dira berton, eskarmentu maila ezberdinekin: oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, taldean Elkarteko lehendakari ohiak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak.

Hiru zati edukiko ditu Taldekakoak: 1. fasea, 2. fasea eta finala. Lehenengo fasea apirilaren 3a bitarte jokatuko da. Data horretan jakingo da zein taldek osatzen duten hurrengo fasea. Bigarren fasea apirilaren 24an hasiko da, maiatzaren azkenera arte luzatuko da. Finala ekainaren 3an jokatuko da, Bizkaiko eskolarteko finalarekin batera.

Hemen dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button