IKUS-ENTZUN

FAS zineklubak hirugarren hiruhilekoaren egitaraua iragarri du

Bilboko FAS zineklubak dagoeneko jakinarazi ditu zeintzuk filmak proiektatuko dituen urrian, azaroan eta abenduan. Urriaren 4an ikusi ahal izango da urteko azken hiruhilekoaren lehendabiziko filma.

Egun horretan, Lee Chang-dong zuzendari hego-korearraren Poesia (2010) filma proiektatuko dute Indautxuko plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean.

Hego Koreako film horri, Andrei Tarkovski zinegile klasikoaren Sacrificio (1986) lanak jarraituko dio urriaren 11n. Urriaren 18an, berriz, Bette Gordon zuzendariaren Handsome Harry (2009) ikusi ahalko da. Urriaren 26an, izango da hil horretako azken emanaldia, baina oraindik zehazteke dago zein film ikusiko den.

Azaroan beste lau film izango dira egitarauan:8an, Arriya (Alberto J. Gorritiberea, 2011); 15ean, El silencio de Lorna (Jean-Pierre eta Luc Dardenne, 2008); 22an, Baso ilunean (Koldo Serra, 2006), eta 29an, Inside Job (Charles Ferguson, 2010).

Urteko azken hilabetean, berriz, hiru izango dira FASek proiektatuko dituen filmak: 13an, El manuscrito encontrado en Zaragoza (Wojciech J. Has, 1965); Ne change rien (Pedro Costa, 2009), eta Donde viven los monstruos (Spike Jonze, 2009).

Egitarauari buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button