IKUS-ENTZUN

Hemen da berriz mendiko zinemagintzarik onena

Datozen egunetan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioa abiatuko da, zehazki, abenduaren 8tik 17ra arte. Eta betiko legez, munduko film onenak ikusteko aukera egongo da, beti ere, gai askorekin: alpinismoa, eskalada, eskia, kayak, nabigazioa, surfa, esplorazioa, dantza bertikala,… eta abar. Bilboko hiru aretotan egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK aretoa, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia.

Aurten, Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako 15 herrialdetatik heldu diren 57 film ikusi ahal izango dira (nazioarteko 17 estreinaldi), mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak. Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 14 filma ere pantailaratuko dira. Film horiek guztiak 24.800 euro banatuko diren 12 sariak eskuratzeko lehian sartuko dira.
Horretaz gain, hiru erakusketa (HARRI, ORRI, ARkatz eskalada krokisen erakusketa, CVCEPHOTO erakusketa, eta Yhabril. Luz, montaña, ¡acción!), mendiko zinemaren industriari begirako jardunaldi bat, lau masterclass, hitzaldi bat, eta mahai inguru bat antolatu dira egun horietan.

Proiekzioez aparte, bi ekitaldi interesgarri egingo dira: batetik, Edurne Pasaban alpinista eta enpresariak WOP Mendi Film 2023 Saria jasoko du jaialdiko Hasiera Ekitaldian, abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian. Eta bestetik, Eliza Kubarskari aitortza egingo zaio. Berak zuzendutako K2 touching the sky (Zuzendari onenaren saria 2015eko Mendi Filmen) programatu da Sala BBK aretoan, abenduaren 12ko gaueko saioan.

Aipatu ere egin behar da mendiko zinemagintzan murgildu nahi duten zinegile gazteen (18-35) lana sustatzeko, Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternua outdoor enpresak 10.000 euroko beka sortu dutela. Beka, hirugarren edizioan, Leire Egaña zuzendari oñatiarrak jaso zuen Oinez filma egin ahal izateko. Bada, estreinaldia abenduaren 11ko Mendi Pro saioan eta abenduaren 16an egingo da.

Programazio guztia: BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button