IKUS-ENTZUN

Ezer gertatzen ez denean

Gaur, abenduak 4, FAS zineklubak John Carroll Lynch zuzendariaren Lucky filma pantailaratuko du. Hitzordua ohikoa izango da, Indautxu plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean.

FAS zineklubak argitu digunez, Lucky giro atseginean doa AEBen hegoaldean, Mexikorekin muga egiten duen (eta herrialde horrekin nahasten den) ingurunean. Ia ezer ez da gertatzen herri horretan, baina jendeak elkarrekin hitz egiten du. John Carroll Lynch (AEBetako telesailetako aktore ezagunak) lehen aldiz hartu du zuzendariaren aginte-makila, beharbada bere maisua omentzeko, eta astiro, presarik gabe, jarraitzen die pertsonaiei eta haien ekintzei.

Film horretaz gain, Sara Casasnovasek zuzenduriko Escarabana filma proiektatuko dute. Lan horri Sitges-en Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatutako bere lehen film laburra izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button