BERTSOTAN

Bertxoko sariketa azaroan egingo dute

Arabako Bertxoko sariketaren baitan, lau hitzordu izango dira azaroan: Gasteizen (azaroaren 3an), Kanpezun (azaroaren 11n), Agurainen (azaroaren 18an) eta finala, Aramaioan (azaroaren 25ean). Lau saio horiek Hala Bedi Irratiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak atondu dituzte.

Hala, Gasteizeko saioa Errexala Elkartean egingo dute 20:30ean azaroaren 3an. Ekaitz Samaniego, Amaia Lasaga, Jagoba Apaolaza, Peio Ormazabal, Ainhoa Mujika, eta Maindi Murua bertsolariak bilduko dira bertara. Aurkezle lanetan Beñat Goitia arituko da.

Bertxoko sariketa, halaber, Kanpezuko Ibernola etxean izango da 20:30ean azaroaren 11n. Orotara sei bertsolari arituko dira: Ander Solozabal, Paula Amilburu, Maite Solozabal, Ane Labaka, Maddi Gallastegi, Ekhi Erremundegi. Fernando Antia Txiki, gainera, aurkezle arituko da.

Hirugarren hitzordua Agurainen izango da azaroaren 18an, hain zuzen ere, Aitxuri Elkartean, 20:30ean. Xabi Igoa, Izar Mendiguren, Iker Pastor, Asier Azpiroz, Manex Mantxola, eta Aimar Karrika arituko dira bertsotan eta Miren Garmendia, berriz, aurkezle.

Sariketaren azken saioa, finala, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian egingo dute azaroaren 25ean, 20:30ean. Saioa Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek gidatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button