
Mintzola Fundazioak Bertsoa Unibertsitatean II eskola antolatu du aurten, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Ikastaro berezia Donostiako Miramar Jauregian garatuko da uztailaren 6tik 10era bitartean.
Aurtengo eskola bi ikastarok osatuko dute: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan eta Bertsolaritzaren Bidegurutzeak. Dagoeneko, ikastaroetarako bekak eskatzeko epea ireki da, eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
Karlos Aizpurua Etxartek zuzenduko du Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan ikastaroa, eta Beñat Gaztelumendi Arandiak zuzenduko du Bertsolaritzaren Bidegurutzeak izenekoa.