Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketen barruan bideraturiko ZUbi egitasmoaren V. deialdiko sariduna Formol Laborategiak ondu duen Albuma antzezlana izan da. Gaur berton, azaroak 11, Azpeitiko Soreasu Antzokian estreinatuko da, eta horren ostean Euskal herriko txoko asko bisitatuko ditu.
“Pandemia tarteko, ez da erraza izan erronkari eustea baina azkenean badugu esku artean euskal antzerkigintzaren panoramari ekarpen interesgarria egin dakioken antzezlan berri bat”.
ZUbi proiektua (Durangoko San Agustin Kulturguneak, Barakaldo Antzokiak, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Zornotza Aretoak, Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatibak, Elorrioko Arriola Antzokiak, Hendaiako Mendi Zolan Kulturguneak, Zumaiako Aita Mari Antzokiak eta Artedramak Antzerki Arte Eszenikoen Plataformak osatzen dutenak) euskal antzerki sortzaile berriei bultzada emateko sortu zen. Batik bat “aholkularitza artistiko eta administratiboan, sormen egonaldiak ahalbideratzen, ekoizpenerako diru ekarpenean eta areto bakoitzeako emanaldi baten kontratazioan (10 guztira) gauzatzen da”.
Aipaturiko lan saridunaren aurretik, 2013an Dxusturi Teatroaren Konpota lan bultzatu zen, 2015ean Lauka Teatroaren Amodioaren Ziega, 2017ean Beheko Larraineren Atte Hil Aurretik, 2018an Benetanbe Konpainiaren Inondik inora antzezlana, eta 2019an Rubik konpainiaren Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak antzezlana. Oraingo honetan Formol Laborategiaren Albuma lanak bide barri bati ekin beharko dio.
Diogun moduan, gaur bertan izango da lehen zita Azpeitian, eta gero, Zornotza, Oñati, Lesaka, Durango, Luhuso, Oion, Usurbil, Zumaia, Donostia edota Hendaian izango da.