LITERATURA

“Ex!Poesiaren” zazpigarren edizioa Portugaleten amaituko da

Irailean Ex!Poesia erakusketa handia egin zen Basaurin, eta uda baino lehenago Sestaon ere izan zen. Aurten, Juan Larrea Celayeta poetaren heriotzaren 41. urteurrenari eskaini zaio ekimena, eta hainbat sortzaileren lanak aurkeztu ditu. Orain egunotan, abenduaren 29ra bitartean Portugaleten izango da. Ex!Poesiaren zazpigarren edizioa da hau (bi urtean behin egiten da), eta Barakaldon, Sestaon, Basaurin, eta Portugaleten garatzen ari da.

1895eko martxoaren 13an Bilbon jaio zen Juan Larrea Zelaieta poeta balioztatu nahi dute aurtengo festibalean, eta horrexegatik Juan Larrea Celayetaren 41. urteurrena erakusketa abiatu da.
Larreak abangoardia historikoak bizi zituen, eta Cesar Vallejo ezagutu zuen. Favorables París poema aldizkaria sortu zuen eta bertan Gerardo Diego, Tristan Tzara, Vicente Huidobro idazleek izkiriatu zuten, besteak beste.

Horren inguruan makina bat idazlek hartu dute parte, tartean Angela Serna, Conchi Ororbia, Fausto Grossi, Javier Seco, Jon Andoni Goikoetxea, Jose Blanco, Jose Vicente Cos Villegas, Juan Crego, Juan Miguel Cortes, Julia Lasagabaster, Julia Otxoa, Lourdes de La Cal, Marta Gartzia Perez, Patxi Serrano, Ricardo Ugarte, Txaro Etxebarria Clemente,….

Jakingarri guztiak link honetan begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.