BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketan Lea-Artibaik aurrera egin du

Atzo jokatu zen Markina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan XXX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa. Lea-Artibaiko bertsolariak (Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga (18 urtera artekoak); eta Garazi Navarro, Ander Anakabe eta Bittor Altube (25 urtera arte)), eta Arratiako bertsolariak (Joane Bilbao, Maindi Estiballes eta Aner Zuluaga (18 urtera arte); eta Araitz Katarain, Irune Basagoiti eta Igor Galarza (25 urtera arte)) lehiatu ziren eta Etxahun Lekue gai-jartzailea izan zen. Azkenik, Lea-Artibaik irabazi zuen. Hortaz, Lea-Artibai taldea hurrengo fasera pasatuko da.

XXX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketa bihar, hilak 9, izango da Leioako Betiko Ikastolan, eta hortxe Uribe Kostako eta Hego Uribeko bertsolariak arituko dira.

Aurtengoa 30. urteurrena izango da, eta hori ospatzeko, finalarekin batera ospakizun jaia egingo da, eta bertan, Sariketan parte hartu duten bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak…eta abar bilduko dira. Hala, eskualde bakoitzeko bertsolari bat izango da, tartean, Ibon Iza, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Asier Alcedo, Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Jone Uria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button