ARTEA

Zaloa Ipiña artistaren “Mingainatu” erakusketa Espazio Marzana galerian

Apirilaren 22ra bitartean Zaloa Ipiña artistaren Mingainatu erakusketa Bilboko Espazio Marzana galerian izango da ikusgai.

Mingainatu, Albert Bastardas Boada soziolinguistak aipatzen duen “lenguar” hitzaren itzulpen asmatua da. Honen bidez, akzioaren eta mugimenduaren ikuspegitik hizkuntzak sortzearen ekintzari adierazpena ematen dio, etengabeko mingainatze hau baita giza-hizkuntza aniztasunaren sortzaile iraunkorra bai espazioan bai denboran.

Artistaren hitzetan, “parte hartzera eta bilakaerara irekia dagoen lan hau, maparekin landu dudana berdintasun geografikoaren eta sozialaren ikuspegitik abiatuta, hilabete askotan zehar sortu dudan interkomunikazio-prozesu batetik sortu da, mundu osoko hizkuntza gutxitudun pertsona desberdinei idatziz (aktibistak, linguistak, idazleak, gobernu-erakundeak, etab.), ahalik eta jatorrizko hizkuntza gehienetan “aniztasun” hitza edo kontzeptua biltzeko xedez. Metafora bisualen bidez planteatzen dut kontserbatzearen arteko (hizkuntza ondare gisa, salbatu beharreko objektua folklorizazio gisa) eta kultibatzearen arteko aldagaiak (garapen aldakorra, eboluzioa eta aniztasunaren elkarrekiko bilakaera). Azken batean, gizabanakoen arteko barne-komunikazioaren eta interkomunikazioren etika lingustikoaren aldeko erregua.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button