MUSIKA

Musika eta generoa aztergai Bira kultur gunean

Bihar, Bilboko Bira Kultur gunean, musika eta generoaren inguruan ardaztuko den mahai-ingurua egingo dute, 19:00etatik aurrera. Jardunaldia Entzun! aldizkariak eta Musika Bulegoak ondu dute lankidetzan.

Mahai-inguruan ondoko musikariak arituko dira: La Basu, El_Txefa eta Yogurinha Borova. Solasaldia Patxi Gaztelumendi kazetariak gidatuko du. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta 20:30era arte iraungo du, ordu horretan, hain justu, Yogurinha Borovak zuzeneko emanaldia egingo du.

Ostegunean, halaber, Inun musikariak kontzertua eskainiko du, 20:00etatik aurrera.

Mikel Inunziaga Inun kantariak lan berria kaleratu zuen duela hilabete batzuk, Berreginez eta Da Nola lanak argitaratu eta gero. Inunek Jon Benitoren Aingurak erreketan poematik hartu du titulua, poema eder hura irakurri eta gero musikatu egin behar zuela otu zitzaiolako. Eta hala izan da. Benitoren hitzekin batera beste idazle eta lagun batzuen hitzak jaso ditu disko artesanal honetan, tartean, Iñaki Mendizabalenak edota Iñigo Astizenak.  Azken idazle horrena da harrera paregabea izan duen Piztia zaurituak izeneko kantaren letra (kanta horrekin bideoklipa ere gauzatu du kantariak). Diskoa musikari lagunekin eta banda  izango denarekin grabatu zuen, honakoekin: Argibel Euba, baterian; Dani Tomas, gitarra elektrikoan; Bihotz Gorospe, koro eta perkusioetan; Ekain Alzola, baxuan; eta kontzertu honetarako Sergio Mayoral tronpeta-jolea ere izango da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button