ARTEA

“Explora” jaialdiaren deialdia euskal artistentzat

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketari esker, irailaren 24an eta 25an, Explora Jaialdiaren 3. edizioa egingo da Espacio Open gunean.

Horri begira euskal egile gazteek beraien obrak/piezak/ideiak aurkeztu ahal izango dituzte jaialdi honetan komuneko gai baten azpian: Kontrasteak. Sorkuntza guztiak onartuko dira: bideomappinga, musika, parte-hartzeak, diziplina anitzeko sortzeak, bideo-artea, soinu berriak, argazkigintza, irudiak, performanceak,…

Ekimen honen bitartez zera lortu nahi da: euren egoitza Euskal Herrian duten artistak edota gizataldeak biltzea, “aipatutako ekimenaren bidez sortze prozesu bakoitzean zerk egiten digun bultza aztertu nahi dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Hortaz, edozein arlo artistiko edo kulturaleko 18 eta 40 urte arteko euskal artista gazteek hartu ahal izango dute parte, eta ez da beharrezkoa obra/pieza/ideia Explorarako zehazki sortzea. Proiektuak entregatzeko epea uztailaren 15era arte izango da.

Betebeharreko guztiak eta bestelako informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button