IKUS-ENTZUN

Euskarazko lanak, Nafarroako Ikuspuntu jaialdian

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Ikuspuntu jaialdiaren zortzigarren edizioa otsailaren 19tik 24ra egingo da, Iruñean. Orotara, 85 dokumental proiektatuko dira jaialdian, eta horietatik 17 sail ofizialaren barruan lehiatuko dira. Film horiek hamar herrialde ezberdinetatik iritsi dira.

Euskarazko bi filmei dagokienez, Ikusezina Victor Iriarteren estreinako film luzea da. Emak Bakia Baita, berriz, Oskar Alegria iruindarraren lana da.

Alegriaren lanak Man Ray artista dadaistak 1926an Miarritzen filmatu zuen Emak Bakia filmean du bere jatorria. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du iruindarrak.

Horretaz gainera, Atzera Begirakoak, Erdialdea, Heterodoksiak eta Emanaldi Bereziak izeneko ohiko sailetan ere hainbat lan izango dira ikusgai. Atzera begirakoetan bi zuzendari omenduko dituzte: Eduardo Coutinho brasildarra eta Thomas Heise alemaniarra. Biek ala biek krisia izan dute aztergai euren filmetan.

Honatx aipaturiko Man Ray artistaren filma:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button