BERTSOTAN

“Bertsoa Unibertsitatean” ikastaroa, aste honetan

Mintzola Fundazioak Bertsoa Unibertsitatean II eskola antolatu du aurten, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian garatzen ari da, uztailaren 6tik 10era bitartean.

Aurtengo eskola bi ikastarok osatuko dute: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan eta Bertsolaritzaren Bidegurutzeak. Karlos Aizpurua Etxartek zuzenduko du Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan ikastaroa, uztailaren 6an eta 7an, eta Beñat Gaztelumendi Arandiak zuzenduko du Bertsolaritzaren Bidegurutzeak izenekoa, uztailaren 8tik 10era.

Lehenak ahozkotasunaren esparru zabalagoa hartu, eta bertsolaritza, ipuingintza eta kantagintza izango ditu hizpide. Bigarrenak bertsolaritzan jarriko du begirada, eta ideologikoki, transmisioaren aldetik eta ikerkuntzari dagokionez, bertsolaritzak dituen erronken gainean egingo da gogoeta.

Izena emateko aukera dago oraindik, eta inprimakia eta informazio gehiago www.mintzola.eus atarian topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button