Iker Ortiz de Zarate aktore gasteiztarrak sortutako Euskal Antzerki eta Dantza Konpainia, egun hauetan (azaroaren 30 eta abenduaren 1ean) arituko da Bilboko Campos Aretoan, De profundis, Oscar Wilde idazle irlandarrak kartzelan idatzitako lana, taularatzeko.
Oscar Wilde idazle ezagunak, Readingeko kartzelan zegoela idatzi zuen De profundis. Dublinen jaiotako idazleak bere maitaleari, lord Alfred Douglasi, zuzendutakoa gutunak idazti dituen eta berez, ez zuen lan hau liburu izateko idatzi. Istorio bitxia gertatu zen garai hartan. Maitaleak bere aitari Wilderekin bizitakoak kontatu zizkion eta honek salaketa jarri zuen bere kontra. Azkenean bere homosexualitateagatik delitua egotzi zioten.
Aktoreak eskutitzez osatutako monologoaz esan du: “Wildek bere ahultasunak eta huskeriak onartu zituen eta eskutitz haietan era lazgarrian azaldu zituen. Antzezlan hau zoragarria da eta testua, paregabea”.
Beste aldetik, Euskal Antzerki eta Dantza Konpainiak Eta orain? lana ere eramango du Bilbora. Ortiz de Zaratek idatzi lan hau ETAk egindako azken komunikatuaren harira, eta ideologiari gabeko hausnarketa proposatzen du, baserri batean bi emakumeen istorioan oinarrituz. Bata ETAk hildako baten alarguna eta medikua da, eta baserrira doa gaixorik dagoen pertsona bat bisitatzera. Gaixorik dagoena ETAko kidearen ama da. Teresa Ibanez eta Iker Ortiz de Zarate dira lan honen protagonistak.