IKUS-ENTZUN

Ernst Lubitsch-en “To Be or Not To Be” komediarekin hasiko da Iruñeko “Rooftop Cinema” zikloa

Nafarroako Filmotekak Baluarte zentroaren lorategian udaro antolatu ohi duen aire libreko Rooftop Cinema zikloa hasiko da gaur, Ernst  Lubitsch-ek 1942an filmatutako To Be or Not To Be komedia klasikoarekin, 22:15etik aurrera.

Rooftop Cinema egitarauan beste bi komedia ezagun eta klasiko bildu dituzte: ostegunean pantailaratuko den The Nutty Professor (Jerry Lewis, 1963) eta uztailaren 27an aurkeztuko duten Young Frankenstein (Mel Brooks, 1974). Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin.

Gaur emango duten pelikularen harira, nazismoaren aurkako maisulan adimentsu eta latza da, barrez lehertzeko eszena azidoekin eta elkarrizketa zorrotzekin josia. Filmak hauxe kontatzen du: Bigarren Mundu Gerran garatzen da istorioa, naziek okupatutako Varsovia hirian, hain zuzen. Gestaporen zerbitzura dagoen Siletsky irakasleak Erresistentziarekin kolaboratzen duen pertsonen zerrenda bat entregatzear da. Joseph Tura Hamlet interpretatzen duen aktoreak eta Maria Turak, hori ere aktorea, entrega hori saihesten saiatuko dira. Horretarako Joseph aktorea Erhardt koronelaren eta Siletsky irakaslearen azaletan sartuko da, SS-en kuartel nagusiko ateak zeharkatzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button