BERTSOTAN

Jon Martinek irabazi du lehen kanporaketa

Joan den asteburuan Amasa-Villabonan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo kanporaketa Jon Martinek poltsikoratu du. Haren atzetik, Alaia Martin (653), Nerea Elustondo (639,5), Odei Barroso (632), Fredi Paia (631,5) eta Iker Zubeldia (607,5) sailkatu dira.

Jon Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako, eta hala, azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan Amets Arzallus eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin arituko da berriz.

Hurrengoa, Markina-Xemeinen jokatuko da, larunbatean, hilaren 5ean. Sei bertsolari arituko dira: Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita. Egun horretan, gainera, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Markina-Xemeinen bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button