EUSKARA XEDE

“Euskaraz Olgetan” egitasmoa

Martxan da berriro ere Euskaraz Olgetan egitasmoa, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eskualdeko herrietako familietan euskaraz bizi eta gozatzeko jarduera dibertigarriak eskaintzen dituen programa. Helburua familietan euskararen erabilera sustatzea da eta xede honi eutsiz, tailerrak, ikuskizunak eta ekintza ludikoak antolatzen dira.

Pandemiaren eraginez, Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik ahalegin handiak egin dira programazioa landu eta egun bizi dugun testuinguru berezira egokitzeko. Hala, eskualdeko umeek eta gurasoek maiatzean, ekainean, irailean eta urrian familian euskara praktikatzen eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute.

Aurtengo Euskaraz Olgetan egitasmoaren funtzionamendua desberdina izango da, etxetik gozatzeko aukera paregabea eskainiko baita. Maiatzean hasita, astero bi bideo berri igoko dira www.euskarazolgetan.eus web orrialdera, bi astez ikusgai egongo direnak. Bideo hauek familia osoari zuzendutako edukiak landuko dituzte, jarduerak familiaren gustu eta kezketan pentsatuta egongo dira, elkarrekin gozatu ahal izateko.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko Udalek osatzen dute.

Informazio gehiago: www.euskarazolgetan.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button