IKUS-ENTZUN

Elikadura mundua aldatzeko fotogramak

Mugarik Gabe GKEk (Gobernuz Kanpoko Erakundea) elikadura subiranotasunari buruzko zine zikloa atondu du maiatzaren 22tik 24ra bitarte Bilbon eta Gasteizen Elikadura Mundua Aldatu lelopean. Bilboko emanaldiak Golem aretoetan izango dira eta Gasteizen, berriz, Florida aretoetan.

Orotara munduko hainbat erakundek eginiko bederatzi lan ikusi ahalko dira Bizkaiko eta Arabako hiriburuetan: Tres historias y un vaso de leche (Katalunia. 2007); El futuro de nuestra alimentación está en juego (Espainia, 2011); Campesinas, semillas del cambio (Nikaragua, 2007); La Vía Campesina en movimiento, ¡Por la soberanía alimentaria! (Brasil, 2011); Mujeres campesinas y andaluzas, entre la tradición y la lucha (Andaluzia, 2011); Gure lurra, gure etorkizuna (Euskal Herria, 2012); America lucha (Jakarta, 2010); Cuba: camino a la soberanía alimentaria (Kuba, 2012.), eta Transition 1.0 (Erresuma Batua, 2009).

Horretaz gainera, Mugarik Gabe erakundeak telefono mugikorraren bidezko Spot Sozialen 5. Lehiaketa abiatu du. Ekimenean bi sari banatuko dituzte, epaimahaiarena (200 euro) eta publikoarena (Bilboko eta Gasteizkozinemaldian jasotako botoen arabera emango da).

Zine emanaldien datak, ordutegiak edo Spot Sozialen 5. Lehiaketaren xehetasun guztiak mugarikgabe.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button