LITERATURA

Euskaraz idatzitako lehen polizia-eleberria

Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen liburua plazaratu berri du Erein argitaletxeak. Ereinek euskal irakurleak sustatu nahi ditu honela: “Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Amabost egun Urgain’en eleberriaren edizio berria dugu hauxe; gaur egungo irakurleek arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan dugu 1955eko testua, Loidiren eta gure hizkuntzaren orduko doinua eta kolorea galdu gabe, ordea.”

Jon Alonsok, edizioaren arduradunak honako hau dio hitzaurrean: “Jose Antonio Loidik 1955.urtean argitaratu zuen Hamabost egun Urgainen nobela. Diotenez, idatzi ezezik, Loidik berak ordaindu eta zabaldu zuen mila aleko lehen edizio  hura. Frankismo beteko urteak ziren, eta euskaraz ezer argitaratzea heroismoarekin muga egiten zuen jarduna zen. Horregatik bakarrik Loidik toki kuttun bat merezi du euskal literatura aintzat hartzen dugun guztion bihotzean.”

Lanaren trama hauxe duzue: Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: hildako bat lurperatzeko prestaketak egiten ari dela, tiro baten hoska ikusi dio aspaldi hobiratutako emakume bati! Nork egin zion tiro? Garaidi izeneko gazte batek hartuko du bere gain ikerketaren ardura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button