BESTELAKOAK

Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko egitasmoak

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi argitaratu zituen martxoan. Bat, gradu- eta master-amaierako zazpi lan saritzeko, eta bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko. “Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana saritzea da deialdi honen helburua.”

Denera, hamabi eskaera aurkeztu dira, eta epaimahaiak ondoko zortzi egitasmoak saritzea erabaki du: Beasaingo gazteen kafe-tertulia (Maddi Aiestaran); Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak (Iñigo Otaegi); Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz: kasu-marka eta aditz komunztadura (Ainhoa Leyaristi); Iruñerriko gazteen hizkera (Audrey Serrano); Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu azterketa (Endika Uriarte); Lexikoaren aldakortasuna Imozko hizkeran. Inkesta linguistikoak (Alazne Fernández de Muniain); Aldudeko ibarreko euskara (Oier Urreizti); eta Kode-alternantziaren erabilera eta jarrera euskaldunengan (Mikel Perez).
Gradu- eta master-amaierako lanak onduko dituen Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu, eta irailaren 29ra arteko epea dute proiektuak garatzeko. Ikerketa-lan monografikoaren saridunak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta 2024ko otsailaren 29ra bitarteko epealdia izango du ikerketa-lana entregatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button