
Nafarroako Antzerki Eskolak antolatu du Haurrendako Antzerki Testuen XXI. Lehiaketa hau. Hala, egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Antzezlanak haurrentzako lanek izaten ohi duten besteko iraupena izan behar du, eta noski, jatorrizkoak eta argitaragabeak izango dira, beste inongo lehiaketatan saritu gabeak.
Diru-sari bakarra egongo da kategoria bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz) eta hala, Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrak emango ditu 2.200 €. Lanak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 25ean amaituko da.
Hiru kopia igorriko dira, gutunazal itxi batean sartuta. Gutunazalean egilearen izenordea jarriko da, bai eta Haurrendako Antzerki Testuen XXI. Lehiaketa testua ere.
Lanak ondoko helbidera bidali behar dira: Nafarroako Antzerki Eskola. San Agustin k., 5. 31001, Iruña. Barruan ere egilearen ohiko datuak jarriko dira (egilearen curriculum laburra eta, izen-deiturak, helbidea eta telefonoa, eta NANen fotokopia) beste gutunazal batean.
Epaimahaiaren epaia 2012ko ekainaren bigarren hamabostaldian emango da jakitera.