LITERATURA

Harkaitz Cano eta “Twist”

Biak ala biak izango dira urtarrileko Literaturaz berbetan literaturazaleen biltokiko ardatz. Noiz? urtarrilaren 19an, 20:00etan, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean; bertan izango dira Harkaitz Cano eta Twist nobela.

Bere lan honen zain geunden asko, eta ez du defraudatu. Beitu bestela Aritz Galarragak botatako kritika: “Argitaratu du Harkaitz Canok liburu berria, aspaldion itxaroten genion Twist eleberria. Eta betetzen ditu kanonek markatzen duten urrezko legea. Batetik da lan mardula, laurehun orrialdetik gorako adreilu paperezkoa, zenbat eta gizenduago, orduan eta hobea dela uste dutenen sinesmena betetzera datorrena. Eta bestetik besarkatzen du gure ditxosozko gatazka, erran nahi baita, gatazka politikoa, zehatzago armatua, bere ondorio humano, sozial eta abarrekoekin. Kanonek markatzen duten legea betetzen du hartara. Merkatuak aho bitsetan kanonizatzen duen lana genuke hartara. Eta halere da nobela ona. Oso da nobela ona, aizue.”

Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, Larrabetzura joan edota liburua irakurri, edota biak egin, ze demontre!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button