MUSIKA

Bazkal osteko kontzertu gozoa

Datorren igandean, uztailak 22, Donostiako Morgan Kompany-n bazkari-kontzertua izango da Elkano Browning Cream-en eskutik. Ez da ideia txarra, bazkari ederraren ostean musikarekin gozatzeko parada eskaintzea, eta hala egingo dute hiri horretako alde zaharrean dagoen jatetxe horretan.

Elkano Browning Cream taldeak (Dave Wilkinson, gitarra akustikoa; Franck Mantegari, perkusioa; eta Mikel Azpiroz, melodika) Bohemia! disko berria aurkeztuko du formatu akustikoan bazkal ostean.

Handik hala jakinarazi digute, “menu goxo bat izango dugu 25 €-ren truke, asike anima zaitezte eta egin zuen erreserbak, lekua mugatua baita (50 pertsona)”.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button