ESZENA

Afaltzeko proposamen eszenikoa

Asteburu luze honetan, Durangoko azokaz aparte, eszenarekin gozatzeko aukera ere egongo da La Fundicion aretoan, Produccions del Mar-Iguana Teatrek egingo duen La cena lanarekin.

La Fundicion-ek bidalitako oharrean adierazi dutenez, “Bost pertsonaiak haietako batean etxean afalduko dute. Antzezpena hasi baino hamabost minutu lehenagora arte ez dugu jakingo nortzuk diren anfitrioiak ez nortzuk gonbidatuak. Ez dugu jakingo pertsonaiaren maila soziala ez topaketa honen arrazoia. Ez dugu jakingo zer gertatuko den gau horretan. Antzezleek ere ez.
Dena gertatuko da lehen aldiz antzezpenaren unean, ikus-entzuleek proposatutako egoera eta aurrekarietatik abiatuta.
Segurua den bakarra zera da, bilera hori eztanda-eragile bat izango dela pertsonaia horien bizitzan. Ezagunen arteko afari soil bat izan behar zena ezohiko gau bihurtuko da; erreprimitutako emozioak, gordetako sekretuak eta antzinako frustrazioak askatuko dira. 
Ohiko egoera baten ustezko lasaitasunaren azpian, giza esparru kultural baten barruan, afari batean, natura bere txandaren zain dago”.

Hortaz, abenduaren 6, 7 (20:00etan) eta 8a (19:00etan), afaldu oholtza gainean!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button