ARTEA

Irune Izer artistaren erakusketa Hika Ateneoan

Irune Izer (Amurrio, 1988) argazkiak eta ilustrazioak paratu ditu abenduaren 21era bitarte Bilboko Hika Ateneoan. Irune Izar gisa sinatzen duen arabarrak Beste mundu txiki batzuk izenburupean aurkeztu du erakusketa.

Bertan, 2009tik 2012ra bitarte Europan barrena eginiko argazkiekin onduriko muntaia fotografikoak ikus daitezke. Aiaraldea.com webgunean jasotzen den elkarrizketan artistak honela azaltzen ditu argazki lanak horiek: “Hasierako puntu batetik hasi, eta inguratzen gaituen guztia argazki askoren bidez lortzeko, lurretik egiten ditut irudiak eta gero zerutik. Horrela, gure ingurua, ohituta gauden era desberdin batean ikusten dugu. Giza begiak argazkiak osotasun batean ikusteko gai ez direnez, beste mundu txiki hauek sortzen dira”.

Ilustrazioak, berriz, Arte Ederren ikasketetan eta bidaietan eginikoak dira: Kalkografiak, litografiak eta arkatza eta tinta ilustrazioak. ”Xedea Artwork-aren eta ilustrazioen arteko aldaera zabala eta oso handia sortzea da”.

Gaztea izanagatik ere, Izerren ibilbidea nahikoa oparoa da. Izan ere, erakusketa kolektiboetan, proiekzioetan eta lehiaketetan parte hartu du. Horretaz gain, diziplina anitz lantzen ditu. Esate baterako, 2009an eta 2010ean Animadrid Madrileko nazioarteko animazio jaialdian bere gortinillak proiektatu zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button