MUSIKA

Aguxtin Alkahat eta Ruper Ordorikak Durangon joko dute

Aguxtin Alkahat eta Ruper Ordorika musikariek Durangoko Plateruena antzokian joko dute larunbatean, 21:00etatik aurrera.

Nafarroa Beherako Aguxtin Alkahat musikariak iaz argitaratu zuen Haizeen meneko (Elkar) diskoa. 2013an, berriz, sei kantuko Ihes egin (Usopop) diskoa aurkeztu zuen, eta orain, grabazio berriarekin dator Iparraldekoa.

Diskoak midtempo erritmoekin jositako kantu sendo eta biziak bildu ditu Alkhatek, zenbait musikari-lagun ondoan izan dituela: Willis Drummond taldeko Felix buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua) eta Julien Labat (gitarra) eta Txus Aranburu (teklatuak).

Intentsitate handiko kantuak dira Alkhatenak; barealdiak eta energia handiko pasartean uztartzen ditu. Horretarako folk eta rock elementuak erabiltzen ditu. Musikariaren hitzetan, transmisioa da lan bikain honetan jorratutako gai nagusietako bat. “Aitarengandik jaso dudan transmisioa zehazki”. Ernest Alkhat bertsolaria (Iholdi, 1951-Armendaritze, 2008) zuen aita musikariak.

Ruper Ordorikak, bestalde, Lurrean etzanda (Elkar) izenburuko lana aurkeztu zuen 2104an. Disko “argitsua eta anitza”. Musikariaren esanetan, “askotariko diskoa da, formalki eta baita interpretazio aldetik ere”. Horrekin batera, hauxe gaineratu zuen diskoaren aurkezpenean: “Inoizkorik libreen sentitu naiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button