LITERATURA

Kattalin Miner XVIII. Igartza Sariaren irabazlea

Kattalin Minerrek (Hernani, 1988) Kafe beteak nobela proiektuarekin irabazi du XVIII. Igartza Saria. Lanak erabaki behar eta ezinean kateatuta sentitzen den emakume bati buruzko historia kontatuko du.

Buruan duen lan literarioaren gaineko xehetasunak ematerakoan honakoa irakurri dugu Elkar argitaletxeko postadan  “Gure jendartea oro har dikotomiek osatzen dute. Aipatu horrek, baita zuria/beltza, emakume/gizon, normala/anormala, zuzena/okerra… Dikotomiek A edo Bn kokatzera garamatzate sarri, edota horien artean aukeratzera, eta bestalde, gure pertsonaren hainbat aspektu polarizatu edo ezkutatzera; eta hori bera nahikoa eskizoidea da. Izan ere, hain indartsu, zuzen, emakume, normal deritzogun horrek, beste alde oker, baldar, ahul, ez hain emakume… dituela sentitzen duenean, non kokatzen gara? Izan al gaitezke hain normal eta anormal aldi berean? Hain emakume eta gizon? Hain ahul eta indartsu? Eta hori bada gure jendartearen ezaugarrietako bat: dirudigun, izan behar genukeen eta garenaren arteko talka internoa”.

Laster batean eutsiko dio lanari, “nobela izango denaren egitura buruan baitut jada. Ardura ere, ez dut ukatuko, sekulakoa da, baina espektatiben jokotik aldendu eta buruan nuen ideia hori garatzen saiatuko naiz”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button