Nontzeberri

“Gazte Artea” sorkuntza artistikoa sustatzeko programa

Gazte Artea Ezkerraldean programak gazteen sorkuntza artistikoa sustatu nahi du, bai eta beren proposamenak eta sormenak ezagutarazteko aukera eskaini ere. Izen-emate epea ekainaren 15ean amaituko da.

Horretarako honako baldintzak ezarri dira: ekimenean 15 eta 29 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon egon beharko dute erroldatuta.
Programa horren bidez, lau artistak beren obra erakutsiko dute aipaturiko udalerri guztietan.

Gazte Artea Ezkerraldean programan parte hartzeko hautatutako artista gazteak 300 € jasoko ditu erakusketa-programan obra lagatzeagatik. Udalerri bakoitzeko erakusketa kolektiboek hiru aste iraungo dute, gutxi gorabehera.

Parte-hartzaileek aukera emango diete udalerri bakoitzeko gazteria-arloei beren lanak katalogo kolektibo batean iragartzeko, eta, horrez gain, erakusketaren informazioa zabaltzeko.

Betebeharreko kontu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version