MUSIKA

Bide Ertzean taldearen lan berria aurki kalean

Bide Ertzeanek ez daki geldirik egoten eta irudimen uholdea du kantagintzan. Orain une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa plazaratuko dute: Don Inorrez.
Taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, Leidor Sessions zuzeneko diskoa prestatzeko. Lan goxo horretan hamar urtetan bizi izandakoa eta kantatutakoa erakutsi nahi izan zuten, baina ez zen geldirik egoteko tenorea, eta hala, lanean jarraitu dute, azken lan hau gauzatu den arte.

Jon Eskisabel-ek idazti duen bezala, "Ez da aldaketa handirik dakarren diskoa, aurrekoak ere ez ziren. Taldeak beti nahiago izan du bilakaera eta aurrerapausoak detaileetan erakustea (…)Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu lan honek: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura (Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariagaren olerkiak musikatu dituzte oraingoan, baina kantu gehienen hitzak Imanol Ubeda abeslari eta gitarristak sortu ditu)… Eta hala ere, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi Don Inorrez-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera. Soinu akustikoa gailentzen zaio elektrikoari eta nabarmentzekoa da Joserra Senperenaren ardurapean hari moldaketetan egindako lana"

Gaztelupeko Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button