ARTEA

Mariano Arsuaga artistaren “Lorategiak airean” erakusketa, Iruñean

Mariano Arsuaga artistaren Lorategiak airean erakusketa Iruñeko Ziudadelak hartuko du abenduaren 15etik  otsailaren 4ra bitartean.

Artistak 2010etik orain arte egindako estudio laburrak, zirriborro edo apunte modukoak erakutsiko dira; horiek guztiek pinturarekin, pinturarako, pinturarentzat eta pinturatik eraikitako bizimoduaren ikuspegi berezi eta banakakoa adierazten dute, eta horiexek “aukera ematen didate oroimenen harresietan gordetzeko pintzelkada batzuen bitartez bizitzak eta askatasunak eztanda egin zuteneko une zoriontsu horiek”, esan du egileak. Hainbat lanek titulu kuriosoak dituzte: Celdas, El juego nos juega, Cada tarde es un puerto, El corazón secreto del reloj, Eslabones, Falura, …

Iruñetik jaso dugun oharrean egileak berak hainbat azalpen ematen ditu erakusketaren harira:  “Hiru erakusketek duten izenburu komunari dagokionez, Lorategiak airean, esan behar dut izen hori bat datorrela aurkezten dudan pintura sail batekin; eta, nire ustez, prestatzen aritu naizen hiru erakusketen espiritu globala laburbiltzen du. Atsegin dut lorategi baten eta erakusketa baten arteko paralelismoa, bata eta bestea lurzati mugarriztatu bat dira, zeinetan unibertsoa, mundu osoa jaso daitekeen. Eta biek partekatzen dute izaera bikoitz hori, aldi berean eraikuntza materialak eta intelektualak izatearena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button