ESZENA

Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia

Dantzak bere protagonismoa izango du gaur bertan Berlinen hasiko den Euskal Koreografoen 2. Jaialdian. Diziplina horretaz gain, poesia eta zinemarekin gozatzeko abagunea ere egongo da.

Asteburuan zehar Euskal Herriko dantzari eta dantza konpainien azken proposamenak izango dira ikusgai Alemaniako hiriburuan.
Mikel Aristegui dantzariak eta Art & Proyect taldeak antolatu dute dantza erakustaldia. Euskal Herriko dantza munduan sortu diren proposamen interesgarrienetako batzuk ekarriko ditu jaialdiak Alemaniara. Dantza tradizionaletik hasi eta dantza garaikideraino bidaia egin ahal izango dute bertaratzen direnek; aldi berean beste arte eta diziplina batzuekin hartu-emanean gainera: poesia, bertsolaritza, literatura eta dokumentalak… horiek guztiek dute lekua eta zeresana jaialdi honetan.

Hala, Itxaro Borda (poema irakurraldia egingo du) eta Edorta Jimenezekin literaturaren esparrua garatuko da (azken honek Baleen Berbaroa liburuaren aurkezpena egingo du), eta zinemak ere bere tartea izango du, Apaizak obeto eta Modernist Basque surfing dokumentalen emanaldiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button