BESTELAKOAK

“Euskal Komikigintza” erakusketa Ugao-Miraballesen ikusgai

Ugao-Miraballesko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Euskal Komikigintzari buruzko I. Jardunaldiak ospatuko dira bertan datozen asteetan. Euskal komikigintzaren historiako une nagusiak ezagutzeko asmoz sortu da erakusketa.

Programazioaren baitan, Jane Jauregiak Komikia: euskal komikia 1975etik izeneko erakusketa antolatu da otsailaren 3ra arte. Bertan, “argitaletxeak, aldizkariak eta, batez ere, egileak uztartzen dira gure bineten munduan barrena egindako bidaia magiko honetan”.

Azken berrogei urteetan euskal komikigintzak izan duen bilakaera ezagutaraztea helburu duen erakusketaz gain, Ludotekan Zer da komiki bat? izeneko jarduera egin ahal izango da otsailaren 3ra arte. Halaber, datozen asteetan tailerrak eta bisita gidatuak ere egingo dira, honako hauek: urtarrilaren 14an, Komiki bat egiten tailerra (Gaztelekua, 18:00); urtarrilaren 28an, Mirabatxo Kluba: Nola egiten da komiki bat (Jane Jauregia, 17:00); eta otsailaren 3an, erakusketako bisita gidatua eta familientzako tailerra Mikel Begoña eta Kike Infamerekin.

“Komikiaren mundua gizartera egokitu da etengabe aldatuz  eta berrituz. Bederatzigarren artearen bilakaera hori oso lotuta dago formatuekin eta publikoaren erantzunarekin. Izan ere, oso gutxitan izan du komikiak atzean sortzaileen ametsak mantentzea ahalbidetuko zuen azpiegitura bat; sortzaileek zalantzarik gabe eutsi diote militantziari.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button