IKUS-ENTZUN

Bidali zuen lanak Nontzefilmak lehiaketara hil honen 22a baino lehen!

Nontzeberri.com kultura webguneak, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiarekin (FANT) lankidetzan, abiatu duen Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko epea martxoaren 22an amaituko da.

Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…).

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Lanak honako formatu bakarrean aurkeztuko dira:  .flv. artxiboak 20 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere. Zabalera 600 pixelekoa izan behar du.

Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar da .jpg artxibo batean (100 x 82 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2013ko martxoaren 22an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da. Dena dela, goizago ere bidal daitezke lehiaketaren webgunean ikusgai egon daitezen.

Aurtengo sarietan, bertoko zinemagintza sustatzeko asmoz, nobedadeak egongo dira.

Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:

Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari: 1.000 euro

 Nontzefilmak Zinema Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro

Nontzefilmak Animazioko Saria lan onenari: 1.000 euro

Nontzefilmak Animazioko Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro

Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu. 

Lehiaketan izena emateko, baseak kontsultatzeko eta bestelako xehetasun guztiak www.nontzefilmak.com webgunean jasotzen dira. Nontzefilmak.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button