MUSIKA

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak bere sariak banatu ditu

Musika Bulegoa Sarien 6. edizioan 10 euskal artista eta talderen lana saritu dira. Sarien helburuak dira, besteak beste, euskal musikaren sektorea balioan jartzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutzera ematea eta bultzatzea eta erakusleiho izatea.

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako lana saritu ditu aurten 100 proposamen baino gehiagoren artean. Aurten, Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato , Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak izan dira sarituak. Proiektu horiek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura jaso dituzte.

Elkarteak adierazi duen bezala, “sektorearentzako bereziki zaila izan den 2021. urtea, ordea, oparoa izan da Euskal Herriko musikarentzat. Izan ere, musikariz, kazetariz, musika-programatzailez, eta hezkuntzaren eta kulturaren mundutik datozen pertsonez osatutako adituen epaimahaiak ez du bat ere erraza izan aurten. Iritsitako proposamenak kalitate handikoak izan dira eta aukeraketa egiteko lana izan dute. Deialdi honetara estilo askotako musika lanak aurkeztu dira: pop-rock-urban, musika klasiko garaikidea, folk, jazz edo musika elektronikoa, besteak beste. Euskara izan da proposamen gehienen hizkuntza nagusia (% 59), lan instrumentalek pisua irabazi duten arren (% 22). Gainerako lanak gaztelaniazkoak izan dira (% 11) eta hamar proiektutik ia bat beste hizkuntza batzuetan egin da.”

Seigarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Laboral Kutxaren babesa jaso du Musika Bulegoa Sariak ekimenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.