ESZENA

Ezkontza ez, baina txarriboda bai

Irailaren 13 eta 14an, 20:00etan, eta Donostiako Principal Antzokian, Hika teatroa taldeak Txarriboda antzezlana oholtzaratuko du. Agurtzane Intxaurraga da obraren zuzendaria, eta publikoaren partaidetzarekin batera (ezkontzako gonbidatuak izango dira), Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gozalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri arituko dira aktore.

Lanean honakoa kontatuko zaigu. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak antolatu du ospakizun gala. Festa itzela.
“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”, horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du.

“Umorerik galdu gabe, Txarriboda honek ikaratu egingo zaitu, eta baita barrez leherrarazi ere. Identitate eraldaketa biziko duten pertsonaia multzoa aurkezten du, bakoitzaren inguruan mundu txiki bat eraikitzen du, eta guztien artean emozioen zoramena biziarazten du”.

Datu gehiago behar izanez gero: Donostia Kultura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button