ARTEA

Marrazkia eta modaren inguruko tailerra Artelekun

Ekainaren 24an hasi egingo da uztailaren 1era bitartean iraungo duen tailer berezi hau. Gentz del Valle de Lersundi eta Gabriela Muñagorri Mendiola ikastaroaz arduratuko dira.

Modaren alorrean jantziaren bidez ematen diren irudikapenak gorputzaren aldaketei loturik daude. Hortaz, marrazkia gorputzaren aldaketen eta pentsamenduaren irudikapen zuzena da eta era berean, merkea eta bitxia; hots, jantziak janzten du eta gorputza da, berez osaturik dator modu horretan. Santiago Alba Rico adituak dioen bezala, “gorputza askatzea nork bere buruari begiratzeko eskubidea da, zaintzekoa, kontakizun bat bizitzekoa, lotsarik gabe zahartzekoa eta dramarik gabe hiltzekoa. Gorputza askatu ala gorputzetik askatzeko dilema gure bizitzen erabaki politikorik erradikalena eta saihestezinena da”.

Gentz del Valle de Lersundi eta Gabriela Muñagorri Mendiolaz aparte, Sergio Pastor Salcedo eta Ismael Alcaina Guerrero diseinatzaileek master class bat emango dute. Bertan beren lan prozesua erakutsiko dute. Gauza bera egingo dute Amaia Zabala eta Maria Manrique diseinatzaileek.

Informazio osatuagoa hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button