IKUS-ENTZUN

“Lumière Emanaldiak” zikloaren azken saioak

Hil honetan amaituko da Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak bideraturiko Lumière Emanaldiak ekimena. Azken egunera arte hiru film pantailaratuko dira.

Zikloak Lumière Institutuaren lana goraipatu nahi du, 1982an sortua, Lumière anaiek zinematografoa sortu zuten leku berean, eta horretarako hainbat film pantailaratzen ari dira, hala nola, Bertrand Tavernier, Krzysztof Kieslowski, Sergio Leone, Wim Wenders, Ida Lupino eta Jean-Pierre Melville zinemagileen lanak.
Filmok Gasteizko Artium Museoan, Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan pantailaratzen dira, bai eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinemetan ere.

Egunotan Alicia en las ciudades (Wim Wenders, 1974) pantailaratuko da. “Felix Winter kazetari alemaniarra Estatu Batuetan zehar dabil liburu bat idazteko gaien bila, baina ez duenez hastea ere lortzen, editoreak bertan behera utzi dio kontratua. Alemaniara itzultzea erabakitzen duenean, emakume bat ezagutu, eta gaua harekin emango du. Emakumea desagertu egingo da, baina Felixi enkargu bat utzita: Alicia alabarekin Amsterdamera joan dadila, berarekin elkartzeko.”

Eta datorren astean, ¡Lumière! Comienza la aventura (Thierry Frémaux, 2016) pieza ikusteko aukera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button